XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiruretako bat aski da umorea gradu askotan berotzeko.

Horregatik, gosari ondorenean, ez politagoa bakarrik, kasik zoragarria iruditu zitzaien bat-batean Bilbo, Parte Zaharretik ateraz ARENALEKO parkera oinez zihoazela.

Parkean gizontxo bat hurbildu zitzaien.

Beltza zen, ttikia, argala, baina ez horregatik ahula. Alderantziz. Giharrak ongi tentsatuak ageri zitzaizkion. Ez zen erlojuak saltzen dituzten horietakoa. Eskua luzatu zuen, lotsati.

- Pintxo ederrez gosaltzen ikusi zaituztet, eta nik berriz lau egun ditut mokadurik probatu gabe. Emaidazue zerbait mesedez, saltxitxa bat erosteko bada ere!

Gurasoek ezezkoa egin zioten buruaz eta neskatxei eskutatik tiraka hasi ziren handik aldegiteko. Mari Bexamelek, ordea, indar egin zuen gurasoek eraman ez zezaten eta gizonaren aurrean gelditzea lortu zuen.